XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

6.1.-KATALISIAREN BEREIZGARRI NAGUSIAK.

Katalisiaren gaia garrantzi handikoa da, bai zinetika eta baita generalean kimika barruan ere.

Katalisia ikusi behar dugunez gero, sarrera gisa, ikus dezagun katalizatzaile kontzeptua.

Erreakzioaren abiadura azkartzen duen substantziari katalizatzaile deritzo.

Katalizatzaile honen funtzioa, agertzea bakarrik ez da; era batetan erreakzio horretan parte hartzea baizik.

Bi eratako katalizatzaileak dira: - Erreakzioaren abiadura azkartzen dutenak.

- eta erreakzioaren barruan eragozpenen bat sortzen dutenak.

6.2.- KATALIZATZAILEEN BEREIZGARRIAK.

1.- Disolbagarriak ez bezala, katalizatzaileek neurri txikian parte hartzen dute erreakziotan.

2.- Katalizatzaile positiboek, erreakzioaren aktibazio-energiarengan txikiagotzea eragiten dute.

3. -- Katalisi-prozesuan zehar katalizatzailea ez zaigu suntsitzen.

Teorikoki katalizatzailearen hasierako kantitateek eta beraren azken kantitateek berdinak izan behar dute.

Praktikan ikusiko dugun bezala erabiltzearen erabiltzez, beti ere zerbait xurgatua izango da ontzi-aldaketen ondorio bezala.

4.- Nahiz eta erreakzioaren abiadura aldatu, katalizatzaile batek ez du aldaketarik eragiten prozesu batetako orekaren izaeran.

Orekaren baldintza horietara lehenbailehen iristea izango da katalizatzaileari dagokion helburua.